XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizonak destinoari aurrea hartzeko libertate marjina izan dezake, hori bakarrik.

Emozionantea da destinoari aurrea hartzeko libertate margina aprotxatzea, esan nuen orduan.

Emozionantea da.

Goseak nire psikolojia influenzia dezake, esate baterako orduan kontrola ez izateak, edo historiaren barne estruktura formak influenzia dezakeen bezala.

Ez da grabea.

Oraingoz ez dut prolema handirik gosea sufritzeko eta potoek ez naute tentatu behar.

Objeto huts batzuk izanen dira.

Harriak, liburuak, edo oinetakoak edo orraze bat.

Kontenidorik gabeko objetoak. Gauza batzuk.

Gorde dezaketen esnearen edo zopa hotzaren edo zergatik ez, gorde dezaketen ardoaren abstrazio eginez, haien formaren estudioan konzentratuko naiz.

Eta hau dela eta, ez dut programa bat osatu oraindik.

Lapitza eta papera beharko nuke.

Eta erloju bat eta hainbeste gauza.

Nire lurrezko pipa esate baterako.

Potoak ez ditut neure izatearen parte diren gauza hauek bezala begiratu behar.

Zientifiko batek. Zientifikoki. Zirujano batek gaisoaren gibela begiratzen duen bezala adibidez.

Forma kuestioetan kirtenik duten ala ez determinatzea izanen litzateke interesanteena.